Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan guztien atxikimenduak behar ditu.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
euskera oberena